Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
KLIMA-NARRIADURAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA
Javierrek, Durangoko bizilagunak, klima-narriaduraren inguruan duen kezka helarazi digu, bere proposamenarekin bat egitera gonbidatuz.
Bere mezua elkarbanatzen dugu hemen:
“NBEak, Urtarrilaren 28a izendatu du atmosferara isurtzen diren CO2 isurpenak murrizteko egun bezala.
Ospa dezagun egun hau gure amamek eta aitxitxek bizi zuten bezala, kutsatu gabe. Ezinbesteko elektrizitatea erabiliz, motorrak eta mugikorrak geldiaraziz, kontsumoa murriztuz.
Datorren urtarrilaren 26an, 28tik gertu, Durangoko Ezkurdi plazan elkartuko gara 11:00etan, aurreko jaietan hainbeste energia kontsumitu eta xahutu ondoren ditugun kezkei buruz hitz egiteko. Duela 13 urtetik hondatuta dauden trenbidearen lurretan ibiliko gara. Txikienei inguruak duen balioa erakutsi nahi diegu, duela mende bat pribilegiatuenek erabilitako San Agustin ibaiaren parean dauden garbitegiak erakutsiz. Parkeak zeharkatuko ditugu eta zuhaitz berezienak gure besoez inguratuko ditugu. Behingoz heztea da kontua, eta jai egun bat behar dugu jai bat egiteko eta natura goraipatzeko”.
Datorren urtarrilaren 26an Durangora hurbiltzea gonbidatzen zaituztegu Javierrek eskaintzen digun ibilbide honen parte izan zaitezten. Ziur oso esperientzia aberasgarria izango dela.
Parte hartu nahi baduzu edo zalantzak badituzu idatzi kaixo@sareberdeak.eus helbidera.