Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
LORATEGI SENTSORIALAK SENTITZEKO BI TAILER
Gaude Elkarteko Donibane eta Mendiondo Zentro Okupazionalek “Lorategi Sentsorialak” deituriko ekintza prestatu dute publiko guztiari zabalduta dagoena. Lorategi sentsorialak landare-eremu mugatuak dira bost zentzumenak estimulatzeko flora eta faunaz baliatzen direnak. Dastamena, ukimena, entzumena, ikusmena eta usaimena esnatu egiten dira bertan!
Hamaika ekintza egiten dituzte bertan, eta oraingo honetan beraiekin hurrengo bi ekimenak egitera gonbidatzen gaituzte: haien landareetatik egindako infusioak dastatzera eta kandela aromatikoak egiten ikasteko tailerrean parte hartzera.
📆 Azaroaren 19an
🕞 10:30 – 12:00
📍 Sarriena Auzoa 50, Leioa, Bizkaia
📝 Izena emateko: talleres@gaude.eus edota 944 910 019
Donibane Zentro Okupazionaleko lorategiak, zehazki, 6 helburu nagusi betetzen ditu: zentzumenak estimulatzea, psikomotrizitatea arintzea, hegaztientzako babeslekua sortzea, aisialdirako guneak sortzea, murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea, eta hegaztiei eta intsektuei elikagaiak ematea.
Animatu eta etor zaitez!
Hemengo dokumentuan lorategi sentsorialen inguruan eta Zentro Okupazionalen inguruan informazio gehigarria aurki dezakezu: Lorategi sentsorialak – Jardines sensoriales