NIRE PARKE GOGOKOENA ESKOLA LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO EPEA LUZATZEN DA

Proiektuaren deskribapena

NIRE PARKE GOGOKOENA ESKOLA LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO EPEA LUZATZEN DA

Nire Parke Gogokoena eskola-lehiaketan parte hartzeko epea 2024ko maiatzaren 3ra arte luzatzen da! Lagun iezaguzue ikasleen iritzia ezagutzen, etorkizunean kontuan har dezagun! Animatu parte hartzera!

NIRE PARKE GOGOKOENA lehiaketa Nakusarberen eta Global Action Plan-en (GAP) hezkuntza-proposamen bat da, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiekin lankidetzan. Helburua da gazteenak sentsibilizatzea gure herrietako eta hirietako parkeak mantentzeko, babesteko eta zaintzeko beharrari buruz. Bi kategoria ditu:

1. Kategoria: Lehen Hezkuntzako ikasleak

2. Kategoria: Bigarren Hezkuntzako ikasleak

Kategoria guztiek online parte hartzen dute eta aurkeztu beharreko lana berdina da guztientzat. Lehen hezkuntzako ikasleek ipuin bat egin behar dute, idatziz edo podcast baten bidez (250 hitz gehienez), eta bigarren hezkuntzako ikasleek bideo bat grabatu behar dute (minutu eta erdikoa gehienez). Bi kasuetan, ikasleek azaldu behar dute zein den Euskadiko beren parke gogokoena eta zergatik. Ipuinak zein bideoak nireparkegogokoena@gmail.com helbidera bidaliko dira eta 2024ko urtarrilaren 26tik maiatzaren 3ra bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dira. Interesa duten ikastetxeek hemen erregistratu beharko dira.

Gainera, saria du! Sariak 2024ko ekainan banatuko dira Ingurumen eta Ozeanoen Euskal Astearen barruan (BEOW 2024).

Proiektuaren webgunean duzue informazio zehatza: www.nireparkegogokoena.eus.

 

#nireparkegogokoena

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...