NIRE PARKE GOGOKOENA ESKOLA LEHIAKETAREN 2. EDIZIOA

Proiektuaren deskribapena

NIRE PARKE GOGOKOENA ESKOLA LEHIAKETAREN 2. EDIZIOA

Hemen da NIRE PARKE GOGOKOENA eskola lehiaketaren bigarren edizioa!

Urtarrilaren 26a Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna dela aprobetxatuz, Nakusarbek eta Global Action Planek (GAP), Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiekin lankidetzan, NIRE PARKE GOGOKOENA lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi dute.

NIRE PARKE GOGOKOENA lehiaketa hezkuntza-proposamen bat da, eta helburua da gazteenak sentsibilizatzea gure herrietako eta hirietako parkeak mantentzeko, babesteko eta zaintzeko beharrari buruz. Bi kategoria izango ditu:

1. Kategoria: Lehen Hezkuntzako ikasleak

2. Kategoria: Bigarren Hezkuntzako ikasleak

Kategoria guztiek online parte hartuko dute eta aurkeztu beharreko lana berdina izango da guztientzat, nahiz eta baliabide ezberdinak erabiliko diren. Lehen hezkuntzako ikasleek ipuin bat egin beharko dute, idatziz edo podcast baten bidez (250 hitz gehienez), eta bigarren hezkuntzako ikasleek bideo bat grabatu beharko dute (minutu eta erdikoa gehienez). Bi kasuetan, ikasleek azaldu beharko dute zein den Euskadiko beren parke gogokoena eta zergatik. Ipuinak zein bideoak nireparkegogokoena@gmail.com helbidera bidaliko dira eta 2024ko urtarrilaren 26tik apirilaren 15era bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dira. Interesa duten ikastetxeek hemen erregistratu beharko dira.

Gainera, saria du! Sariak 2024ko ekainaren 5ean banatuko dira Ingurumen eta Ozeanoen Euskal Astearen barruan (BEOW 2024).

Proiektuaren webgunean duzue informazio zehatza: www.nireparkegogokoena.eus.

Lagun iezaguzue ikasleen iritzia ezagutzen, etorkizunean kontuan har dezagun! Animatu parte hartzera!

 

#nireparkegogokoena

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...