#NIREAGERTUTIK KANPAINA

Proiektuaren deskribapena

#NIREAGERTUTIK KANPAINA

HAZI #NireaGertutik kanpaina abiaraziko du Instagramen, herritarrak Euskadiko landa-ingurunearekin eta itsasertzarekin konektatzeko ekimena, lehen sektorearen garrantzia nabarmenduz. Nirea Sarea osatzen dugun erakundeak ekimen honetan parte hartzea nahi dute, mezuaren anplifikadore gisa jardunez.

Nola funtzionatzen du kanpainak?

@nirea_akordioa profilean, hilero gonbidatuko da euskal herritarrak Euskadiko landa- eta itsasertz-inguruneko hainbat alderdi aztertzera eta aintzat hartzera, hainbat gairi dagokienez. Egin beharreko ekintza-proposamen bat aurkeztuko da, dela argazkigintzakoa, dela elkarrekintzakoa edo beste dinamika batekoa, Euskadiko paisaiarekin, tokiko merkatuekin, euskal nekazaritzarekin, gastronomiarekin eta abarrekin lotutakoa.

#NireaGertutik programaren helburuak

  • Lehen sektorearen garrantziaz eta garapen jasangarrian duen eraginaz kontzientziatzea.
  • Parte-hartze aktiboa bultzatzea, komunitate digitala aldaketaren parte izatera animatuz.
  • Gure lehen sektoreari aurpegia jartzea.
  • Nirea programari buruzko ezagutza areagotzea.

Nola lagundu dezakezu?

  • Argitaratu zure sareetan hileko erronkarekin lotutako edukia, #NireaGertutik traola erabiliz eta @nirea_akordioa etiketatuz edo partekatu gure argitalpenak zure Instagramen.
  • Kontatu zure lan-eremutik lehen sektorearen errealitatea eta landa- eta itsasertz-ingurunearen garrantzia islatzen duten istorioak eta esperientziak.
  • Animatu zure komunitatea kanpainan parte hartzera.
  • Hileko gaiak aprobetxatu horiekin lotutako alderdi garrantzitsuak komunikatzeko.

“Herri biziak! gaiarekin hasiko da kanpaina hilabete honetan bertan. Aukera aprobetxa dezakezu zure herriaren edo jarduera-eremuaren irudi bat partekatzeko eta berari buruz gehien gustatzen zaizuna kontatzeko. Zure istorioak pertsona asko inspiratu ditzake!

Nirea komunitatea zabaltzeko eta herritarren eta lehen sektorearen arteko lotura sendotzeko zuen beharra dago.

Animatu eta parte hartu!

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...