Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
OSASUNA AKTIBATUZ: TOKIKO BALIABIDEAK MAPATUZ ETA DINAMIZATUZ, GIH-AK ETA 2030 AGENDA BETETZEKO
Farmamundi proiektu berri honi hasiera ematen ari da. Proiektu honen helburua auzo-inguruneetan eta ingurune komunitarioetan ekintza eraldatzaileak bultzatzeko aliantzak ezartzea da, osasun ikuspegi batetik, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) aitortuz. Asmoa da mapaketa kolektiboak bultzatzea, bizi-kalitate hobeagoa lortzeko beharrezkoak diren osasun-aktiboen inguruan eragiteko eta sentsibilizatzeko ekintzak bultzatzea eta herritar konprometituak eraikitzen laguntzea. Proiektu hau hiru dimentsiotan oinarritzen da: trebakuntzak, baliabide komunitarioen identifikazioa eta eragin sozial eta politikoko ekintzak.
Proiektu honen esparruan, Talde Eragile bat eratzen ari da, eta bertan hainbat gizarte-eragileren esperientziak, ezagutzak eta lana jaso ahal izango dira. Talde Eragilea irudikatzen ari den ikuspegietako bat Ingurumenekoa eta Ekologikoa da. Hori dela eta, Farmamundik Talde Eragilean parte hartu nahi duten pertsonak, elkarteak, erakundeak eta gizarte-eragileak harremanetan jartzera gonbidatzen ditu, informazioa zabaldu ahal izateko.
Ekimenean interesa baduzu idatzi kaixo@sareberdeak.eus helbidera.