SARE BERDEAK BIZKAIAGARA EGUNEAN EGONGO DA

Proiektuaren deskribapena

SARE BERDEAK BIZKAIAGARA EGUNEAN EGONGO DA

Aurtengo BizkaiaGara Eguna Plentzia eta Gorlizeko badian egingo da datorren irailaren 22an. Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aktibatzea eta lurraldearen ingurumen-beharrei modu kolektiboan heltzea da.

Jardunaldian zehar ingurune naturala garbitzeko eta kontserbatzeko hainbat jarduera egingo dira, hala nola, urpekariek portuko eremua garbitzea, itsasotik itsaslabarretako zaborra biltzea, paddle surfean eta kayakean Plentziarik Butronerako norantzan itsasadarra garbitzea, edo Plentzia eta Gorliz arteko pasealekua garbitzea, besteak beste.

Gainera, ingurumen-kontzientzia eta parte-hartze komunitarioa sustatzeko, hezkuntza-jarduerak eta sentsibilizazio-uneak egingo dira jardunaldia girotzeko musikaz lagunduta. Garbiketa-jarduerak amaitzean, bazkari herrikoia antolatuko da parte-hartzaileen artean harremanak estutzeko.

SARE BERDEAK 2024ko BizkaiaGara Egunaren beste alderdi garrantzitsuenean hartuko du parte, ELKARTE-GUNEAN. Bertan, hainbat erakundek interesa duten guztiei informazioa eta parte hartzeko aukerak emateko prest egongo gara. SARE BERDEAKez gain, NAKUSARBETANTAK ELKARTEAGOAZEN UPMAREFONDUM-OCEANIDASMATER eta OLA SIN PLÁSTICO erakundeen laguntza izango du ekitaldiak.

Erakunde horien babesari eta herritarren parte-hartze aktiboari esker, 2024ko BizkaiaGara Egunak ingurunean eragin positiboa sortzea bilatuko du, Bizkaiko komunitatearentzat etorkizun jasangarriagoa eraikitzen lagunduz.

Animatu zaitez eta etor zaitez zure lagun, ezagun edota senideekin batera igande polit honetaz disfrutatzera!

  

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...