SARE BERDEAK BIZKAIAGARAK ANTOLATUTAKO INGURUMEN-KONPROMISOAREN ALDEKO AKTIBAZIO HITZALDIAREN PARTE IZANGO DA

Proiektuaren deskribapena

SARE BERDEAK BIZKAIAGARAK ANTOLATUTAKO INGURUMEN-KONPROMISOAREN ALDEKO AKTIBAZIO HITZALDIAREN PARTE IZANGO DA

BizkaiaGarak ekintzara pasatzeko deia egiten du. Gure inguruak arriskuan daude eta BizkaiaGaratik errealitate hori hurbildu nahi dute herritarrei, informazioa eta datuak emanez, arazo horretaz lehen eskutik jabetzeko.

Horretarako ingurumen-konpromisoaren aldeko aktibazio-hitzaldiak antolatu dituzte:

📆 2024ko irailaren 17a

🕠 17:00 – 19:00

📍 BBKgunea – Ronda kalea z/g 2. pisua – Bilbo

Hitzaldi horietan lanean ari garen ingurumen-erakunderen batzuk izango gara: Nakusarbe eta Sare Berdeak. Ingurumenaren narriadurari buruzko ezagutza errazteaz gain, ekintzara pasatzeko baliabideak eta proposamenak emango ditugu.

Ekimenaren helburuak hurrengoak dira:

  • Ingurumena babesteko konpromiso indibidualaren beharraz sentsibilizatzea.
  • Mendiak, ibaiak, itsasoak eta ozeanoak zaintzeko eta babesteko lan egiten duten Bizkaiko ingurumen-elkarte eta -erakundeak ezagutaraztea.

Lurralde jasangarriagoa eta bizigarriagoa nahi baduzu, ekintzara pasatzeko unea da! Animatu zaitez hitzaldietara!

Informazio gehigarria nahi izatekotan egin ezazu klik hemen.

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...