AUZOLANA: LORATEGI ETA TERRAZA BIZIAK

Proiektuaren deskribapena

AUZOLANA: LORATEGI ETA TERRAZA BIZIAK

Donibane Zentro Okupazionaletik denbora daramate Lorategi eta terraza biziak proiektuan murgilduta, ingurumenarekin eta hiriko biodibertsitatearekin lotutako gaiak landuz, betiere ikuspegi hezitzailearekin eta inklusiboarekin. Gainera, bizirik dauden lorategi eta terrazen sareak indarra hartzen joan da eta horren adibide da Leioako Mercedarias Ikastetxearekin batera egindako programa hiri-biodibertsitatea ezagutzeko, sentsibilizatzeko eta errespetatzen ikasteko.

Oraingoan, azaroaren 8an Donibane Zentro Okupazionaleko lorategian AUZOLANA egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Honako bi jarduerak egingo ditugu:

  1. Hezegunearen tokiko biodibertsitatea hobetzea
  2. Permakultura erabiltzea landare inbaditzaileei aurre egiteko

Ekintza horien dinamizatzailea Diego Mendoza izango da. Diego biologoa eta ingurumen-hezitzailea da eta Debanaturaren arduraduna eta Sare Berdeaken laguntzailea da.

Zuen zain egongo gara:

📆 Azaroak 8, ostirala

🕞 14:45-16:30

📍Donibane Zentro Okupazionalean (Sarriena Auzoa, 50, 48940 Leioa, Bizkaia)

📝 Izena emateko: https://forms.gle/jHftBpX2cP57rKQT8 (Muga azaroaren 4a)

Informazio gehiago idatzi: kaixo@sareberdeak.eus

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...