URDAIBAI GURIE 3.EDIZIOA

Proiektuaren deskribapena

URDAIBAI GURIE 3.EDIZIOA

Urdaibai Gurie Urdaibai Biosfera Erreserbaren esentzia ezagutarazteko ekitaldi bat da eta aurten Busturiako Madariaga Dorretxeak hirugarren edizioa hartuko du. Datorren irailaren 29an izango da, 11:00etatik aurrera.

Bertaratutakoek Urdaibaiko Biosfera Erreserbari bizia ematen dioten ekimenak ezagutuko dituzte. Bertan Urdaibaiko artista, produktore eta eskulangileek egingo dute topo. Ingurunearekin inplikatutako eta konprometitutako ekitaldia da, baita pertsonen ongizatearekin ere, gure ondare kulturala eta esentzia transmititzeaz gain.

Bertan eskainiko diren tailer, kontzertu eta jarduerok gure biosfera erreserbarekin % 100 konprometituta daude eta Biosfera Naiz mugimenduko ekitaldien parte dira. Urdaibai Biosfera Erreserbak eta UN Etxeak (UNESCOrako Euskadiko Elkartea) bultzatua. Urdaibai Guriek Ekoetxea Urdaibairen laguntza ere badu.

Guztira 7 gune egongo dira: Urdaibai Gurie karpa, Bizitxokoa, Azoka, Gastrotxokoa, Txikitxokoa, Plaza eta Tailerrak. Urdaibai Gurie karpan informazioa egongo da eta tailerretan parte hartzeko izena emateko tokia izango da. Animatu etortzera eta sartu hemen ikusteko ze jarduera duzuen gune bakoitzean!

 

 

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...