Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
ZABALIK DA 2023KO 1. LAUHILEKO EKOGUNEKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA
Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak 2023ko 1. lauhileko Ekoguneko ikastaroetan izena emateko epea ireki du.
Epe hori 2023ko urtarrilaren 25era arte egongo da zabalik. Onartutakoen zerrenda 2023ko urtarrilaren 30ean argitaratuko da.
Eskaintza 19 ikastarok osatzen dute:
- Sukaldaritza eskola umeentzat (8-12 años, euskaraz)
- Sukaldaritza eskola gazteentzat (13-18 años, euskaraz)
- Osasuntsu eta elikagarri jatea, sukaldean denbora laburra erabiliz
- Gozo-gozo bizi, azukrerik gabeko postreak janez
- Bete ezazu zeure jaki-tokia kalitatezko produktuekin. Nola egin etxeko marmeladak eta pateak
- Bete ezazu zeure jaki-tokia kalitatezko produktuekin. Nola egin etxeko saltsa gazi-gozoak
- Bete ezazu zeure jaki-tokia kalitatezko produktuekin. Nola egin etxeko hartzigarriak
- Egin zeure ernamuinduak, artisau erara
- Elikadura-subiranotasuna eta agroekofeminismoa
- Nola egin errezeta dibertigarriak, etxekoekin batera kozinatzeko
- Nola egin etxeko esneki naturalak
- Otartekoak, askariak eta etxeko zukuak
- Urtebetetze osasungarriak, benetako janariekin
- Biziraupeneko sukaldaritza osasungarria, etxetik atera berriak diren gazteentzat
- Udaberriko sukaldaritza
- Nola egin hanburgesa begetarianoak eta horietarako saltsak
- Nola egin entsaladak eta edergarri osasungarriak
- Zereal integralak, energia-iturri
- Nola egin hainbat ogi eta brioche-mota, ore ama erabiliz
Informazio gehiago eta izen-emate orria: https://www.uribekosta.eus/es-ES/Sostenibilidad/Documents/20230103-izen-emate-orria.pdf
Izena emateko online galdetegia: https://www.uribekosta.eus/eu-ES/Iraunkortasuna/Orriak/ekogune-cursos-1er-trimestre-2023.aspx
Araudia eta egutegia: https://www.uribekosta.eus/es-ES/Sostenibilidad/Documents/20230104-normativa.pdf