ZERO ZABOR URETAN 24

Proiektuaren deskribapena

ZERO ZABOR URETAN 24

Badator ZERO ZABOR URETAN kanpainaren 6. edizioa! MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak ZERO ZABOR URETAN kanpaina ezagutzera eman nahi dizue eta kanpainaren euskarriak eta informazioa helarazi.

ZERO ZABOR URETAN itsaso osasuntsu baten alde Euskal Herriko kostaldeko herriz herri bisitatuko du uztaila guztian zehar. Hondakinen arazoari buruzko hausnarketa sustatu eta irtenbideak bilatzeko prozesu parte-hartzaile bat sortzea helburu duen kanpaina da, gizarteko eragile desberdinak inplikatuz eta MATER ontzi-museoa euskal kostalde osoan zehar itsas bidaia garatuz.

Kanpaina honek 2024an seigarren edizioa ospatzen du eta, beste urte batez, euskal kostaldera itzultzen da, tokiko eragile ezberdinen laguntza eta finantzaketarekin. Administrazio publikoari dagokionez Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek, eta pribatuan, Libera proiektuaren babesarekin (SEO Birdlife eta Ecoembes).

Hauek dira edizio honetan bisitatuko diren portuak eta haien datak:

  • Bilbo uztailaren 4tik 6ra
  • Portugalete uztailaren 6tik 9era
  • Bermeo uztailaren 9etik 12ra
  • Ondarroa uztailaren 12tik 15ra
  • Mutriku uztailaren 15tik 18ra
  • Hondarribia uztailaren 18tik 21ra
  • Getaria uztailaren 21tik 24ra
  • Pasaia uztailaren 24tik 26ra

Gure balioak partekatzen badituzu eta zure denbora eta talentuarekin kanpainan lagundu nahi baduzu, beso zabalik hartuko zaitugu!

ONTZIRATU! Itsaso osasuntsu baten aldeko zeharkaldia. HERRI JAKINTSUA, HERRI POTERETSUA! 

Informazio gehiago hemen

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...